Goizean 08:00etan (05:00etan Euskal Herrian) lortu zuten Pakistango Gasherbrum II-ko gailurra honako mendizale euskaldunek: Edurne Pasaban, Josu Bereziartua, Juanito Oiarzabal, eta Jose Ramon Agirre Marron-ek. Karakorum mendigunean dago G-2a, eta 8.035 metroko garaiera du.
Eguraldi ona lagun, baina haizea ere izan zuten euskal mendizaleek bai tontorrean, baita igoeran ere. Gailurra lortu ostean, ahalik eta metro gehien jaisteko asmoz hasi ziren bidean behera. Ahal izanez gero, kanpaleku nagusiraino ailegatu nahi zuten.
Aurreko asteetan Hidden Peak edo G-I mendira igo nahian aritu dira, baina tontorrera iristeko baldintza txarrak izan dituzte euskal espedizionarioek. Ondorioz, saiakera bertan behera uztea erabakieta aste honetan bertan igaro dira G-2ra.
Juanito Oiarzabalentzat hamazazpigarren zortzi milakoa da atzo igotakoa. Hamalaurak igoak ditu gasteiztarrak, eta horietako hiru igo ditu bi aldiz: Everest, Cho Oyu eta G-2a. Edurne Pasaban tolosarrarentzat bosgarren zortzi milakoa da atzo erdietsitakoa, laugarrena Iosu Bereziartuarentzat eta hirugarrena Jose Ramon Agirre Marron>-entzat.
Goñi eta Reketa behera
Patxi Goñik eta Julen Reketak buelta eman zuten atzo 7.500 metroan zeudela oinetan hotz handia zutelako. Uztailaren 14an egindako saioan eguraldi gogorra izan zuten, eta egun hartan ere oinak hoztu zitzaizkien.
MENDIA . G-IIa igo dute lau euskaldunek
Goizean zapaldu zuten tontorra Edurne Pasaban, Josu Bereziartua, Juanito Oiazabal eta 'Marron'-ek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu