Martinez de Rituerto, munduko bosgarren pertikan
ATLETISMOA. Ander Martinez de Rituertok bosgarren egin zuen atzo 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan, pertika jauzian, Calin (Kolonbia). 5,25 metro gora egin zuen, eta horrenbestez, aurrez ezarria zeukan marka gainditzea lortu zuen (5,20). Lehen hiru postuetan sailkatu zirenek 5,45 metroko langa gainditzea lortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu