TRINKETA
Martin II.a-Gandiagak irabazi dute Euskadiko Elite Txapelketa
Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatu zen herenegun Euskadiko Elite Txapelketaren finala. Martin II.a-Gandiagak eta Martin I.a-Elorriagak jokatu zuten, eta lehenengoek irabazi zuten (40-38). Martin anaiek ikuskizun ederra eman zuten aurreko koadroetan, eta Anderren jardunak erabaki zuen azkenean partida euren alde. Hirugarren postuan, Urtasun eta Muñozguren gelditu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu