Marka bai, erronka ez

Eliud Kipchogek 2.00.25ean egin du maratoia. Ez da marka ofiziala

Eliud Kipchoge, maratoiko helmuga marra gurutzatu zuen unean. EFE.
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Eliud Kipchoge kenyarrak ez zuen maratoia bi ordu baino gutxiagoan egin atzo Monzako zirkuituan (Italia) helburu horrekin espresuki antolaturiko erronkan. Ez zuen helburua lortu, baina bai marka bikaina, 2.00.25ean egin baitzituen 42 kilometro eta 195 metroak. Munduko marka (2.02.57) askogatik hobetu zuen, baina saiakera ez zen ofiziala, nazioarteko federazioak marka bat ontzat emateko eskatzen dituen baldintzak ez zirelako eman.

Olinpiar txapeldunak inoizko maratoirik bizkorrena egin zuen, horretarako apropos jarritako baliabide guztiekin. Besteak beste, erbiak aldatu zizkioten hamar kilometroz behin, bi ordutik beherako marka egiteko beharrezko erritmoa zeraman auto bat jarri zioten aurretik, zirkuituko bihurguneen pendiza aldekoa zuen... Epaile eta kronometratzaile ofizialik ere ez zegoen.

Ofiziala ez izan arren, marka bikaina da, eta bi orduko langak gertuago dirudi orain. Kipchogek 59.57an egin zuen maratoi erdia, hasiera batean pentsaturikoa baino bost segundo bizkorrago. BErditik aurrera, baina, behera egin zuen. 30. kilometrorako1.25.20ko marka zeraman, segundo bat kalkuluen gainetik. Probaren batez bestekoa harrigarria da, kilometro bakoitza 2.51n egin zuen, eta 100 metroko tarte bakoitza 17 segundoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.