«Anna van der Breggen taldekideari laguntzera noa». Egungo munduko txapeldunaren esanak dira horiek, Marianne Vos herbeheretarrarenak (Rabobank). Fleche Wallone izango du Vosek errepideko denboraldiko lehen proba, eta lehiaketa falta horrek ireki egin du faboritoen zerrenda. 11:00etan hasita, 127 kilometro izango ditu gaurko lasterketak, Munduko Kopako laugarren proba puntuagarriak, eta hamabi igoera izango dituzte tartean, Huykoa azkena, helmugara bidean.
Harbideak atzean utzita, Lizzie Armitstead ingelesa (Boels-Dolmans) dago lider sailkapenean, baina Evelyn Stevens estatubatuarra (Specialized-lululemon) da proba irabazteko faborito nagusia. Orain bi urte ere hura nagusitu zen, Huyko azken metroetan Vos mendean hartuta. Erorketa bat tarteko, apaletik gehiago izan zuen aurreko denboraldiak, baina, indarberrituta, begiz jota dauka Fleche Wallone klasikoa.
Ihesaldia edo Huyko lehia? Horixe izango da argitu beharreko galdera. Ihesaldiak arrakasta izan zuen iaz, eta lasterketaren nondik norakoan zeresan handia izango du Specialized-lululemon eta Rabobank taldeen jarrerak.
Marianne Vos errepidera bueltan dela jokatuko da gaur Fleche Wallone
Huyko hormara bidean, 127 kilometro eta hamabi igoera izango ditu klasikoak; Evelyn Stevens da faboritoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu