Marcelinho Huertasek ez du jarraituko Kirolbet Baskonian
SASKIBALOIA. Marcelinho Huertasek Kirolbet Baskonia utziko du. Gasteizko taldeak atzo jakinarazi zuen joko antolatzaile brasildarrak utzi egingo duela taldea. Huertasek berak gaur esango du agur. Bi sasoi egin ditu Baskonian, Gasteizen egon zen lehen aldian bezala. Izan ere, 2011n, Bartzelonara joan zen. Handik sei urtera itzuli zen Euskal Herrira. Guztira, 260 lehia jokatu ditu, eta ACB liga bat irabazi du, 2010ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu