Manos Papamakariosek ez du Gipuzkoa Basketen jokatuko heldu den sasoian. Eskolta greziarra etxera itzuliko da, eta Greziako Ligako Panelefsiniakos taldean jokatuko du heldu den sasoian. Donostian eginiko bi urteetan, zaleen kutunetako bat bihurtu da kantxa gainean erakusten zuen izaera lehiakorrarengatik. Haren irteerak beste eskolta bat bilatzera behartuko du taldea, eta Jon Kortaberria donostiarra izan daiteke hautatua.
Papamakariosek atzo eman zuen albistearen berri, interneten agur ohar hunkigarria zabaltzeaz bat. «Bi urte ahaztezin izan dira, eta beti egongo zarete nire bihotzean. Dakizuenez, garai txarrak dira GBCrentzat, eta inoiz baino garrantzitsuagoa da taldearen alboan egotea zuen babesa emateko». Taldeak aurrekontu murrizketa izan du, eta hala zaila da maila jakin bateko jokalariei eustea. Are gehiago, kontratua indarrean duten jokalariekin negoziatzen ari da soldatzen karga arintzeko.
Hanga, liga hasierarako
Laboral Kutxak Adam Hanga eskolta hungariarra aurkeztu zuen atzo, eta, jokalariak argitu zuenez, liga hasterako, jokatzeko moduan egongo da. Hangari belauneko ebakuntza egin zioten iragan uztailean. Era berean, Baskonia berentzat «talde ezin hobea» dela esan zuen, eta NBAra jauzia emateko erakusleiho egokia.
Manos Papamakariosek ez du jarraituko Gipuzkoa Basketen
Eskolta Ilunbeko zaleen kutunetako bat zen, eta Panelefsiniakos Greziako Ligako taldeak fitxatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu