Maisuaren beste lezio bat

Ezkurra-Endikak nagusitasunez garaitu dituzte Matxin III.a-Ion Binakako Txapelketako finalean (40-24).Doneztebekoak bosgarren txapela du

Koteto Ezkurra, pilota jotzear, atzo, Binakako Txapelketako finalean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Julen Etxeberria.
2015eko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Koteto Ezkurra ez da nekatzen lezioak ematen. Atzo bere ibilbideko hamaikagarrena eman zuen, Binakako Txapelketako finalean. Endika lagun zuela, 40-24 irabazi zieten Matxin III.a-Ioni Hernaniko Galarreta pilotalekuan (Gipuzkoa). 42 urteko aurrelari doneztebearrak bosgarren txapela du binakakoan, beste horrenbeste bikotekiderekin lortutakoak. Kike Elizalderekin berdindu du. Patxi Zeberio bakarrik du aurretik, zazpi lortuta. Gaur-gaurkoz, ezin esan Ezkurrak gaindituko ez duenik. Banaka, ordea, parekorik ez du: 11 txapel ditu. Haren atzoko bikotekideak, Endika Urrutiak, berriz, estreinakoa du.

Erakustaldia eman zuen atzo Ezkurrak. Haren estatistikek dena diote: hamazazpi tanto lortu zituen, eta lau besterik ez zuen huts egin. Endikak ere final ona jokatu zuen, 11 tanto lortuta. Hala ere, hamar galdu zituen. Askoz txarragoak izan ziren galtzaileen estatistikak: Xuban Oiarzabal Matxin III.a-k zazpi tanto egin zituen, baina zortzi huts egin zituen. Ion Etxeberriak, berriz, hiru tanto egin zituen, eta lau huts egin. Oso handia da aldea: kantxan izan zenaren isla.

Lehen tantoak oso parekatuak izan ziren (6-7), baina hor eman zioten astindua lehiari irabazleek, 11-1eko partziala lortuta (17-8). Behin aldea eginda, eroso aritu ziren Ezkurra-Endika, eta pixkana zuloa handituz joan ziren. Matxin III.a-Ion saiatu ziren, baina beti azalduzen Doneztebeko maisua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.