SOSLAIA. Roberto Torres

Magiarekin beste norabait

Iñaki Berastegi.
2022ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Hemezortzi urteren ostean, Roberto Torresek ez du Osasunan jarraituko. Bi aldeak kontratua eteteko akordio batera iritsi dira, eta Arreko erdilariak Osasunako jokalari izateari utziko dio etzitik aurrera. Beraz, urte berean bi kapitain eta erreferentek utzi dute Osasuna: Oier Sanjurjok udan esan zion agur bere bihotzeko klubari.

Arreko magoa-k hamabi denboraldi egin ditu lehen taldearekin. Azken bi denboraldietan nabarmen gutxiago parte hartu badu ere, klubaren historiako jokalaririk garrantzitsuenetako baten gisara esango du agur. Izan ere, partida gehien jokatu duten jokalarien zerrendan zazpigarrena da, 353 neurketa jokatuta, eta golegilerik handienetan seigarrena da, 60 gol sartuta. Datu bikainak dira.

Golegile eta kapitain ez ezik, zelaiko liderra izan da urte askoan. Nabarmentzekoak dira Bigarren Mailan egindako 2015-2016ko eta 2018-2019ko denboraldiak. Bietan, Osasuna Lehen Mailara igo zen, eta Arrekoak hamabi gol sartu zituen sasoi bakoitzean. Lehen Mailan ere badaki golak egiten, hiru aldiz zazpi golera iritsi baita.

Etzi egingo diote agurra, Sadarren, ateak irekita. Ikuskizun dago bihar Realaren aurkako derbia jokatuko duen, baita aurrerantzean non ariko den ere. Bere magiarekin beste norabait doa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.