TXIRRINDULARITZA

Mads Pedersenek irabazi du Espainiako Vueltako hamahirugarren etapa

Danimarkarrak arantza atera du, hirutan izan baitzen bigarren aurtengo ekitaldian. Indartsuena izan da goranzko esprintean. Ander Okamika eta Euskalteleko Joan Bou ihesean ibili dira ia etapa osoan. 

Mads Pedersen, garaipena ospatzen. JAVIER LIZON / EFE
Julen Etxeberria.
2022ko irailaren 2a
17:54
Entzun

Aurtengo ekitaldian hirutan bigarren izan eta gero, Mads Pedersenek (Trek) irabazi egin du gaur Espainiako Vueltan. Danimarkarra izan da azkarrena goranzko esprintean, hamahirugarren etapan, Montillan (Espainia). Bryan Coquard (Cofidis) izan da bigarren, eta Pascal Ackerman, hirugarren (UAE). Urko Berrade (Kern Pharma), berriz, hamargarren izan da. Faboritoak elkarrekin iritsi dira; beraz, ez dago aldaketarik lehen postuetan.

Esprinta egon aurretik, hiru txirrindulari ibili dira ihesean ia etapa osoan: Ander Okamika (Burgos-BH), Joan Bou (Euskaltel-Euskadi) eta Julius van den Berg (Education First). Ia 160 kilometro egindituzte lasterketa buruan, baina tropelak hamar kilometroren faltan harrapatu ditun —Van der Bergek pixka bat lehenago eman du amore—.

Juan Ayuso katalana (UAE) izan da eguneko beste protagonista. Bosgarren sailkatuak positibo eman du COVID-19an, baina ingurukoak kutsatzeko arrisku gutxi duenez, Espainiako Vueltak eta haren taldeak lehiatzen jarraitzeko baimena eman diote.

Bihar mendiko etapa jokatuko dute. La Pandera lehen mailako mendatean amaituko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.