Madelen Urieta Araskiko entrenatzaile eta kirol zuzendari izango da aldi berean
SASKIBALOIA. Madelen Urieta beste urtebetez arituko da Kutxabank Araski taldeko entrenatzaile postuan. Gasteizko teknikariak, beraz, zazpigarren denboraldia beteko du. Hurrengo sasoian, gainera, ez da bakarrik entrenatzaile izango, kirol zuzendari ere izango baita. Hura izango da kirol arduradun nagusia, kantxan zein bulegoan. Hark izango du ardura datorren denboraldirako taldea osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu