Emakume futbolariek azaroaren 16tik aurrera hasiko dute greba mugagabea. %93k babestu zuten, baina badira kontrako iritzia dutenak ere. Horietako bat da Maddi Torre Realeko jokalaria. Atzo, SER irrati katean, argi utzi zuen bere jarrera. «Ni naiz lehenengoa lan hitzarmen bat nahi duena, ahalik eta azkarren, gainera. Baina ez dut uste greba egiteko unea denik. Taldekideei esan nien ni ez nagoela horren alde, eta ez dut egingo. Normaltasunez etorriko naiz lanera».
«Errespetua» eskatu du. «Ez da erraza gutxiengoan egotea. Baina nik ez dut greban sinesten, lortu nahi duguna lortzeko tresna gisa». Torreren arabera, «presa» izaten ari dira lan hitzarmena lortzeko orduan. Halaber, gaineratu zuen Bartzelonaren aurkako partida iragarrita dagoen egunean Zubietan izango dela.
Maddi Torre: «Ez nago greba egitearen alde, eta nik ez dut egingo»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu