Nykobing Falster. Haupe, Houstheer (10), Ikahata, Kristiansen (1), Lagerquist (3), Lina. Nielsen (5), Matilda Nielsen (1), Olsen (1), Pedersen (1), Sunami (1), Wallen (6), Westberg (2).
Super Amara Bera Bera. Arruda, Castellanos, Etxeberria (2), Arrojeria (6), Karsten (7), Camejo, Menendez (3), rderius (2), Gil (3), Teres (1), Cardoso (2), Berasategi, Snas, Azurmendi, Ezkurdia eta Zugarrondo.
Markagailua.I2-1, 5-4, 7-6, 9-8, 11-13, 13-15—atsedenaldian—15-17, 19-18, 19-19, 25-23, 28-24, 31-26.
Epaileak. Backovic eta Palackovic (Eslovenia). Bi minutuz kanporautak: Nykobingeko Lina eta Matilda Nielsen, Lagerquist etaPedersen; eta Bera Berako Sans, Teres, Menendez eta Karsten.
Bestelakoak. 1.300 ikusle Power Arenan.
Aurreko igandean Craiovaren aurka lortutako garaipen handiak emandako bultzadarekin ekin zion atzo Super Amara Bera Berak Danimarkako Nykobing Falsterren aurkako partidari. Hauspo horrek, ordea, 30 minutu baino ez zion iraun, eta, bigarren zatian behera eginda, EHF Kopako ligaxkako bigarren norgehiagoka galdu zuen: 31-26.
Helburua gozatzea zela adierazi zuen partidaren bezperako agerraldian Imanol Alvarezek, Bera Berako entrenatzaileak, ligaxkaren sailkapenari erreparatu gabe. Lehen zatian, behintzat, hala egin zuten gipuzkoarrek. Baina hori ez ezik,Podravkaren eta Craiovaren aurka egin bezala, lehiakor ere aritu ziren, ondo jokatuz. Hala, parekatuak izan ziren lehen minutuak. Etxekoek gehienez bi golen errenta lortu zuten, baina Bera Bera serio aritu zen defentsan, eta ausart erasoan: barneraketak eginez, eta kontraerasoan zituen abaguneak baliatuz. Karsten —zazpi gol sartu zituen atzoko partidan— eta Castellanos izan ziren hor gakoa.
Lan horri esker, Alvarezen taldea aurretik jarri zen lehen zatiko azken minutuetan, CardosokKarstenek egindako jaurtiketa baten aldaratzea baliatu eta gero: 11-12 (26. min). Hortik atsedenaldira bitarteko minutuak izan ziren Bera Berak norgehiagokan jokatutako onenak, eta hiru golen aldea ere lortu zuen: 12-15 (29. min). Atsedenaldia baino lehen, halere, beste gol bat egin zuten etxekoek, eta 13-15 amaitu zen lehen zatia.
Partida irabazteko aukera hor zuen Bera Berak. Baina bazekien bigarren zatian sufritu egin beharko zuela. Nykobing lehen bi lehiak galduta zetorren, eta, atzo garaipena lortu ezean, ia ezinezkoa zuenEHF Kopan segitzea. Hala, defentsa gogortu zuten etxekoek. Horren eraginez, eta egutegi betearen eta bidaia luzeen ondorioz pilatutako nekea tarteko, bigarren zatian kontrakarrean aritu zen Bera Bera, batez ere erasoan. Kostatu egin zitzaion zuloak topatzea, eta etxekoek hori baliatu zuten emaitzari buelta emateko. 20-19 (40. min) jarri ziren aurretik, eta hortik aurrera nagusi izan ziren, Houstheerek gidatuta. Hura izan zen partidako golegile onena: hamar sartu zituen albokoak.
Gol aldeari begira, hura ahalik eta txikiena izan zedin saiatu zen Bera Bera. Azkenean, bost golena izan zen. Porrotagatik burumakur baina lehen zatian emandako irudi onarekin itzuli dira etxera gipuzkoarrek. Datozen bi lehiak etxean jokatuko dituzte, Nykobingen beraren (urtarrilaren 26a) eta Podravkaren aurka (otsailaren 3an). Irabazi beharreko partidak, EHFko final-laurdenetan egoteko.
Nykobing Falster 31-26 Super Amara Bera Bera
Luzeegia egin zaio lehia
Bera Berari bigarren zatian egin dio ihes garaipenak, Danimarkan. Nykobingek egindako defentsa erabakigarria izan da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu