Luis Mari Elustondok atzera egin du

Luis Mari Elustondo. L. J. / FOKU.
2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak asteartean Radio Euskadin adierazi zuen aurreakordio bat zegoela Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko aukera izateko bidea abiatzeko. Bada, Elustondok atzera egin du, eta Cope irratian esan zuen herenegun gauzak ez zituela ondo azaldu : «Aurreakordio hori ez da existitzen. Ez nituen gauzak behar bezala azaldu, sentitzen dut. Pedro Sanchezen inbestidurarako EAJk eta PSOEk sinatutako akordioaz ari nintzen. Akordio horretako puntuetako batean esaten zen Sanchez beharrezkoak ziren erreformak egitera konprometitzen dela bide hori abiatzeko». FIFAra eta UEFAra jotzeko duela bi urte Durangon (Bizkaia) egindako bileran lortutako akordioaz ere mintzatu zen. «Ordutik ez dugu urratsik egin. Pazientziaz egin beharreko kontua da».

Ciudadanos-ek, berriz, zirt edo zart egiteko eskatu du, selekzioaren aurka. Espainiako Kongresuan, alderdi guztiek gaiaz duten iritzia emateko ekinaldia abiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.