Luis Mari Elustondo hil da, federazioko presidente ohia
FUTBOLA. Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidente ohia hil zen atzo, 75 urterekin. Elustondo bederatzi urtez izan zen federazioko buru, 2012tik 2021era. Iaz utzi zuen kargua, eta Javier Landetak ordezkatu zuen. UEFAn eta FIFAn selekzioaren ofizialtasunaren eskaria bideratu zuen, baina bi erakundeek atzera bota zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu