Txirrindularitza

Luis Leon Sanchezek irabazi du Donostiako Klasikoa

Vinokurov eta Sastre izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Haimar Zubeldia izan da lehen euskal herritarra, laugarren lekuan.

2010eko uztailaren 31
18:23
Entzun
Bost ordu, 47 minutu eta 13 segundo behar izan ditu Luis Leon Sanchezek (Caisse D'Epargne) Donostiako Klasikoko ibilbidea osatu, eta lasterketa irabazteko. Esprin estuan lortu du garaipena, azken kilometroetan ihesaldiko kide izan dituen Alexander Vinokurov (Astana) eta Carlos Sastrerekin (Cervelo) lehian. Haima Zubeldia (Radioshack) euskal herritarra izan da laugarren, 34 segundora.

Eguraldi ederrarekin eta giro are eta bikainagoan abiatu da goizeko hamaikak pasatxo zirela Donostiako Klasikoa Alderdi Ederretik.Hasi eta gutxira sortu da eguneko ihesaldia, 29.kilometro inguruan, Cazaux (Française de Jeux), Montenegro (Andalucia-Cajasur) eta Florenciok (Cervelo) alde egin baitute. Une batean zortzi minutu eta laurdeneko abantaila izatera iritsi dira, eta batek baino gehiagok pentsatu ere egin du hiru horietako bat izango dela irabazlea.

67. kilometro inguruan abantaila murrizten hasi da, ordea, eta tropela ihes egindakoen atzetik erritmoa estutzen. Ondorioz, lehenagoko errenta asko galduta iritsi dira Jaizkibelera, aurtengo klasikoko lehen oztopo handira. Cazauxek hantxe eman du amore. Tropeleko beste txirrindulari batzuk, ordea, Jaizkibelen ikusi dute erasoa jotzekoa aukera: Gutierrezek, Verdugok eta Garatek tropeletik alde egitea lortu dute tropelean gora.

Baina ihesaldi horrek ez du asko iraun, eta L.L. Sanchezek, Vinokurovek eta Sastrek egindakoa izan da azkenean lasterketako ihesaldi garrantzitsuena. Hiru txirrindulariak elkarrekin iritsi dira Donostiako helmugara eta esprinean erabaki da lehia. Caisse d'Epargneko Sanchez izan da hiruretan azkarrena. Vinokurov bigarren sartu da denbora berean, eta Sastre hirugarren (d.b.). Laugarren, berriz, Haimar Zubeldia usurbildarra izan da, 34 segundora.

Aurtengo berritasuna Jaizkibel eta Arkaleko mendateak bi aldiz igotzea izan da Donostiako Klasikoan.

Tourrean bigarren izan den Andy Schleck erretiratu egin da Andoaingo tarteko helmugaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.