Osasunak puntu baliotsua eskuratu du Sevillaren aurka Sadarren (0-0). Partida osoko lan ona azkenera kendu dio ia-ia VARen epaile lanetan aritu den Iglesias Villanuevak, baina Sergio Herrerak galarazi du, hark Pizarro Gomezi honek ikusi ez duen penaltia adierazi eta gero, atezainak urrundu diolako jaurtiketa Rakitici.
Lotua izan da partida aukerei dagokionez. Asko ez dira izan. Lehen zatian, Osasunak sortu ditu bakan batzuk, baina ez da gai izan aurretik jarriko zukeen gola sartzeko. Gero, bigarrenean, kanpotarrek izan dute aukera garbiena, baina En-Nesyrik ez dio ondo eman baloiari, eta Herrerak geratu dio. Partidaren azkeneko zatian, estutu egin du Julen Lopetegiren taldeak Jagoba Arrasaterena, eta etxekoak ia arean sartuta amaitu dute partida. Egin ditu hainbat erdiraketa Sevillak, baina ondo urrundu dituzte Osasunakoek.
Puntu honekin, 29.a batu du Iruñeko taldeak, eta hamabigarren da oraingoz, jardunaldia osatuko duten hainbat partida jokatu bitartean.