«Gauza bikaina da Osasunako jokalaria izatea. Jende ona dago, kasta aparta daukana. Dagoen lehiakortasunak mesede egingo digu guztioi, eta gustura sentituko naiz». Hitz onak izan zituen Joseba Llorentek bere aurkezpen ekitaldian. Taldekideekin Herbereheetan egon arren, eta minutu batzuk jokatu zituen arren, atzo aurkeztu zuten ofizialki, eta elastiko gorria janztea «ohorea» dela nabarmendu zuen.
Realeko jokalari ohiak aitortu zuen gustura sentitu dela orain arteko egunetan, baina benetako lana orain hasten dela, Taxoaren. Gaineratu zuen ona dela aurrez Jose Luis Mendilibarrekin topo egin izana —Valladoliden eta Eibarren elkarrekin aritu ziren—: «Nire jokatzeko modua ezagutzen du, eta nire aldeko apustua egin badu zerbaitegatik da. Horrek indarra eta konfiantza ematen dio bati». Entrenatzailea soilik ez, Osasunaren estadioa bera ere izugarri gustatzen zaio gipuzkoarrari: «Beti gustatzen izan zait Sadar zaharra, jendea gainean edukitzen da eta giro aparta egoten da».
Angel Martin Gonzalez Osasunako kirol zuzendariak azaldu zuen, bestalde, Llorente fitxatunahian zebiltzala. Esan zuen, halaber, Lekicen eta Ibrahimaren hutsuneak betetzeko egokiena dela. Azkenik, jakinarazi zuen gipuzkoarraren soldata talde erdiarena baino txikiagoa izango dela.
Llorente: «Osasunako elastikoa jantzi ahal izatea ohore handia da»
Realeko jokalari ohia pozik agertu da aurkezpen ekitaldian, eta adierazi du onena ematen saiatuko dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu