Iñigo Llopis igerilariak brontzezko domina bat irabazi du Parisko Olinpiar Jokoetan. Lau estiloetako 400 metrokoaren erreleboetan irabazi du, Nuria Marques, Sarai Gascon eta Oscar Salguerorekin batera. Domina horrekin bi dira igerilari donostiarrak Parisko Paralinpiar Jokoetan irabazitakoak. Larunbatean urrezkoa irabazi zuen bizkar estiloko 100 metrokoan.
Hirugarren atera da Llopis. Laugarren zihoan Espainiako taldea donostiarra hasi denean, eta ehun metroan bigarren jarri du. Azken erreleboan, ordea, Australiako taldeak aurrera egin du, eta Espainiakoa eta Herbehereetakoa aurreratu ditu.
Azkenean australiarrek irabazi dute urrezko domina, eta herbeheretarrek zilarrezkoa, lehenarengandik segundo batera geratuta. Llopisen taldeak hirugarren amaitu du, bi segundoren aldearekin.