Ligako lehia dute gaur Bidasoak eta Anaitasunak

Aginagalde eta Bazan. I. ZABALETA / FOKU.
2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoa eta Anaitasuna lehiara itzuliko dira gaur. Asobal ligako 23. jardunaldiko partida jokatuko dute: gipuzkoarrek Logroño hartuko dute (18:00), eta nafarrak Pontevedran (Galizia) ariko dira, Cisneren aurka (20:00).

Bidasoak bigarren postuan sendotu nahi du, eta, horretarako, Logroñori irabazi nahi dio. Ez da lan samurra, aurkari bihurria baita. Batetik, ez dago urrun sailkapenean, laugarren postuan, bost puntu gutxiagorekin. Bestetik, Artalekun emaitza onak lortu izan ditu: azken bost bisitetatik lautan irabazi du. «Aurkaririk zailenetakoa da, eta kontrario zuzena Europarako sailkatzeko lehian. Baina oso aukera ona da guretzat», esan zuen atzo Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzaileak.

Ustez, lehia samurragoa du Anaitasunak, azkena baita Cisne, zazpi punturekin besterik ez —24 dituzte iruindarrek—. Eduardo Dominguezen taldeak irabazi egin nahi du, sailkapenean gora egiteko. Egun, bederatzigarren postuan dago.

Bestalde, Eduardo Gurbindok Ipar Mazedoniako Vardar taldean jokatuko du datozen hiru sasoietan. 33 urteko eskuin alboko iruindarra 2016tik ari da Bretainian, Naoned taldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.