Zozkatu dute Espainiako Ligako egutegia, eta, beraz, kategoria horretan jokatuko duten euskal taldeek, hau da, Athleticek, Eibarrek eta Realak euren bide orriaren berri izan dute. Irailaren 7an eta 8an jokatuko dira ligako lehen partidak, eta Eibar izango da etxean ariko den euskal talde bakarra; Betis hartuko du. Athleticek Valentziara bidaiatuko du, Levanteren aurka jokatzeko, eta Realak, berriz, Sevillara, Sevillaren aurka jokatzeko. Azken jardunaldia maiatzaren 17an eta 18an jokatuko da.
Urtero bezala, berandu iritsi da Espainiako Ligako egutegiaren zozketa, baina euskal taldeek badaukate ligako egutegiaren berri. Eibarrek Betis hartuko du etxean, eta Athleticek eta Realak Levanteri eta Sevillari egingo diote bisita. Txuri-urdinek, gainera, etxetik kanpo jokatuko dituzte ligako lehen hiru neurketak, Zubietako harmailetan obrak egiten ari baitira.
Euskal derbiei dagokienez, egun hauetan jokatuko dira partidak:
Euskal Derbiak
Azken jardunaldiak ere berebiziko garrantzia izaten du, asko egoten baita jokoan garai horretan. Hiru euskal taldeek etxetik kanpora jokatuko dute. Hauek izango dira euskal taldeen neurketak maiatzaren 17an edo 18an: Bartzelona-Athletic, Tenerife-Reala eta Sevilla-Eibar.