Lesioek behartuta, erretiroa hartu du Gaizka Toquerok, 34 urterekin
FUTBOLA. Gaizka Toquerok bukatutzat eman du bere kirol ibilbidea, 34 urterekin. Zaragoza taldeko aurrelari gasteiztarrak lesio larria izan zuen aurreko sasoian eskuin belaunean, eta ez da osatu. Alaveseko harrobian (2003-06), Lemoa (2006-07), Sestao (2007-08), Eibar (2008), Athletic (2009-15), Alaves (2015-17) eta Zaragozan (2017tik) jokatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu