Lehen berotuaren ostean, Euskadiko Txapelketa

2023ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Asteburuan jokatu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketak, eta erabakita gelditu da zer talde ariko diren datorren igandean Ondarroan (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko Txapelketan. Emakumezkoetan, Donostiarrak irabazi zuen Gipuzkoan. Atzetik izan zuen Orio, bi segundo eskasera, eta geroago iritsi ziren Arraun Lagunak eta Hondarribia. Hortaz, ez zen ezusteko handirik egon, eta lau talde horiek arituko dira Euskadiko Txapelketan. Bizkaian, berriz, Kaiku izan zen garaile. Alde handia atera zien Deusturi, Ondarroari eta Portugaleteri, baina parte hartu zuten lau taldeak ariko dira Euskadiko Txapelketan.

Gizonezkoetan, Hondarribiak eta Donostiarrak lehia estua izan zuten, baina lehenengoak nagusitu ziren. Ezustean, haiekin batera Lapurdi eta San Juan joango dira Euskadiko Txapelketara. Orio eta Getaria kanpoan gelditu dira. Bizkaian, Urdaibai izan zen nagusi, eta Zierbena, Isuntza eta Santurtzi ere Euskadiko Txapelketan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.