Legenda, are handiagoa

Ezkurra-Ionek jantzi dute binakako txapela, Ezkurra II.a-San Migueli final ederrean 40-35 irabazita.Aurrelari beteranoak erakustaldia eman du

Ion Etxeberria eta Koteto Ezkurra, txapelak jantzita, atzo, Galarretan, finala amaitu berritan. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Julen Etxeberria.
2014ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Koteto Ezkurraren kondaira oraindik ere handitzen ari da. Hamabost txapel dauzka irabazita Doneztebeko aurrelariak: 11 banaka eta lau binaka. 21 urterekin irabazi zuen lehena, Jon Eizagirrerekin batera, eta atzo, hogei urte geroago, 41 urterekin, eta Ion Etxeberriarekin bikotea eginez, hamabosgarrena —atzelari azpeitiarrak hirugarren txapela du, bigarrena jarraian—. 40-35 hartu zituzten mendean Josetxo Ezkurra eta Julen San Miguel, Galarretan jokatutako final eder eta ezin parekatuagoan.

Txapela jantzi ez ezik, erakustaldia eman zuen Ezkurrak. Ionek ondo lagundu zion, baina haren lana itzalean geratu zen aurrelariaren distirak estalita. Estatistika bat aipatzea nahikoa da Doneztebeko maisuak emandako hamaikagarren lezioaren berri izateko: 21 tanto egin zituen, eta hiru huts bakarrik.

Boladaz bolada

Finalari dagokionez, boladaka jokatutakoa izan zen. Ezkurrak eta Ionek izan zuten alde aurrenekoa: hamar tanto lortu zituzten jarraian, eta ordu arteko oreka desorekatu —12-16tik 12-26ra pasatu ziren—. Zuloa hamabost tantokoa izatera iritsi zen (14-29), baina hor, partida erabakita zirudienean suspertu ziren Ezkurra II.a eta San Miguel. 12-1eko partziala lortu, eta lau tantora hurbildu ziren (26-30). Orduan azaldu zen berriro Ezkurra, eta garaipena bideratuta utzi (27-36). Bideratuta bai, baina ez erabakita, aurkariek azken ahalegina egin baitzuten ihes egiten ari zitzaien garaipena lortu ahal izateko. Euren jokoa egiten hasi ziren: San Miguelek sakearekin presioa sartu, eta Ezkurra II.ak errematatu. Hiru tantora hurbildu ziren (35-38), baina hor geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.