Ledeckyk eta Meilutitek munduko marka eginda irabazi dute urrea

Ledeckyk hirugarren urrea du Bartzelonan, eta Meilutitek, bigarrena; Franklinek bost eskuratuak ditu

Julen Etxeberria.
2013ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Emakumezkoak izan ziren protagonista atzo Bartzelonan, Munduko Igeriketa Txapelketako azken-aurreko jardunaldian. Missy Franklin estatubatuarrak bosgarren urrea irabazi zuen, oraingoan bizkar estiloko 200 metrokoan.Franklinek gaur beste bi eskura ditzake 400 metro lau estiloetan eta 4x100 metro estiloetako txandakakoan. Ondo bidean, zazpi urrezko domina eramango ditu etxera, bere buruari jarritako erronka baino bat gutxiago. Hala ere, ikaragarria.

Izugarria da Franklinen herrikide Katie Ledecky egiten ari dena ere. Atzo urrezko hirugarren domina lortu zuen, 800 metrokoan. 1.500 metrokoan egin bezala, munduko marka ere lortu zuen 16 urteko igerilariak. Beste horrenbeste egin zuen haren adin bereko Ruta Meilutitek. Lituaniarrak urrezko bigarren domina irabazi zuen, bular estiloko 50 metrokoan; inoizko marka onena lortu du.

Beste biak Chad le Clos eta Cesar Cielo izan ziren. Hegoafrikarrak bigarren urrea lortu zuen. Proba berean Ryan Lochte seigarren sailkatu zen. Eta Cielo brasildarra hirugarrenez jarraian nagusitu zen 50 metrokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.