Le Normandek 2026 arte berritu du; Nuñez, Celtara

Robin Le Normand. JON URBE / FOKU.
2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Robin Le Normandek beste bi urterako luzatu du kontratua Realarekin. Erdiko atzelariari 2024an amaituko zitzaion kontratua. «Oso pozik nago hemen segitzeaz; zoriontsu naiz. Kluba eta ni batera hazi gara, eta hobetzen segitu nahi dut. Momentu ahaztezinak bizi izan ditut», adierazi zuen. Ilusio handia du datorren denboraldiari begira.

Athleticek eta Celtak, berriz, egin dute akordioa, eta Unai Nuñezek Galiziako taldean jokatuko du utzita datorren sasoian. Beste urte baterako aukera ere izango da, eta, hori betetzen bada, 2024-2025 sasoian salmenta egingo litzateke. 2025 arte du kontratua Athleticekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.