Laugarren domina Alexandre Leauterentzat

2021eko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARALINPIAR JOKOAK. Dominak lortzen segitzen du Alexandre Leautek. Laugarrena lortu zuen atzo Paralinpiar Joko hauetan. Oraingo honetan brontzea irabazi zuen, errepideko proban. Bigarren brontzea du, eta zilar bat eta urre bat ere baditu. Atzokoa zailtasun handiko domina izan zen. Izan ere, C1,C2 eta C3 mailako txirrindulariekin lehiatu zen, eta, gainera, hasieratik euria egin zuen.

79, 2 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulariek. Ihesaldi erabakigarria 20. kilometrotik aurrera sortu zen. 11 txirrindularik egin zuten aurrera, eta helmugan bizkorrena Benjamin Watson izan zen (Britania Handia). Harentzat izan zen urrea; zilarra, berriz, Finlay Graham herrikidearentzat. Leaute hirugarren lekuan ailegatu zen, irabazlearengandik 6.43ra.

Gainera, Agurtzane Egiluzek eta Beatriz Zudairek diploma eskuratu zuten saskibaloian. Britainia Handiaren aurka galdu zuten (43-62), eta zortzigarren amaitu zuten. Bestalde, Higinio Rivero piraguista 200 metroko finalerdietarako sailkatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.