Ezkurdia 11-22 Artola

Lau eta Erdiko Txapelketatik kanpo geratu da Joseba Ezkurdia

Hiru aldiz txapeldun izandakoari 11-22 irabazi dio Iñaki Artolak, eta final-laurdenetako ligaxkan ariko da.

Joseba Ezkurdia eta Iñaki Artola, gaur, Lekunberrin. IDOIA ZABALETA / FOKU
Joseba Ezkurdia eta Iñaki Artola, gaur, Lekunberrin. IDOIA ZABALETA / FOKU
2024ko urriaren 13a
20:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Lehenengoan, etxera. Iñaki Artolak 11-22 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Lekunberrin (Nafarroa), Lau eta Erdiko Txapelketako lehen kanporaketan. Ondorioz, Baikoko aurrelaria ariko da final-laurdenetako ligaxkan, eta ez hiru aldiz txapeldun izandakoa.

Neurketa bikaina jokatu du Artolak, eta ezin izan dio aurre egin Ezkurdiak, zenbait huts egin baititu. Aspekoak ez du asmatu, eta urduri ibili da partidako une ugaritan. 

Hasieratik hartu du aurrea Baikokoak (2-6), baina markagailua irauli du Ezkurdiak (7-6) eta berdindu egin da lehia (10-10). Hortik aurrera, nagusitu egin da Artola, eta ia segidan egin ditu 22ra heldu arteko tanto guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.