Laso-Imaz 22-18 nagusitu dira Mungian

2023ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
PILOTA.Atzo hasi zen Binakako Txapelketako ligaxkaren bederatzigarren jardunaldia Mungian (Bizkaia), eta Unai Lasok eta Ander Imazek 22-18 irabazi zieten Mikel Urrutikoetxeari eta Jon Ander Albisuri. Atzokoarekin sei garaipen eskuratu dituzte jada; azkeneko laurak jarraian lortu dituzte, eta bolada onean direla berretsi zuten.

7-2 hasi ziren galtzen Laso-Imaz. Baina Bizkarreta-Gerendiaingoa errematean asmatzen hasi zen, eta horrek aldatu egin zuen neurketa. Izan ere, zortzina eta bederatzina berdindu ostean, 8-1eko partziala lortu zuten Laso-Imazek: 17-10. Partida ondo bideratua zuten. Baina gogotik lan egin behar izan zuten erabakia zuten. Izan ere, 20-12koaren ostean, bost tanto egin zituzten Urrutikoetxea-Albisuk:20-17. Baina ezin izan dute neurketa irauli.

Beste emaitzen zain, Laso eta Imaz bigarren postua lortzeko lehian sartu dira bete-betean. Urrutikoetxea eta Albisu, berriz, atzerago geldituko dira, lau garaipenekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.