Gaur Tafallan (Nafarroa) aurrez aurre izan diren bi bikoteek garaipena behar zuten Binakako Txapelketan aurrera egiteko aukerak izaten segitzeko. Bada, bizirik jarraitzen dute Unai Lasok eta Aitor Arangurenek; kalean gelditu dira, berriz, Joseba Ezkurdia eta Xabi Tolosa. Baikokoek 22-10 irabazi diete Aspekoei.
Dena den, sailkatzea zail dute oraindik ere. Bihar Tolosan (Gipuzkoa) neurtuko dituzte indarrak Jaka-Mariezkurrenak eta Elordi-Rezustak, eta azken horiek ataka estuan daude. Irabazten ez badute, komeria latzetan murgildu daitezke. Garaipena lortzen badute, berriz, automatikoki kanpoan utziko dituzte Laso eta Aranguren.
Gaurkoa tentsio handiko neurketa izan da. Ez da txapelketa samurra izaten ari bi bikoteentzat. Partidaren lehen erdian pilotakada asko eman dituzte, baina bigarrenean tantoak amaitzen asmatu dute urdinek, eta hobeak izan dira.
Ikusi gehiago