Larretxeak eta Txapartegik ez sailkatzeko arriskua dute

Nazabal eta Arrospideren aurka ariko dira azken saioan, asteburuan

2006ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Igandean eta astelehenean amaituko da Banakako Urrezko Aizkolarien Txapelketa Gurea-kaiku Sariaren sailkapen liga,Zeanurin eta Karrantzan (Bizkaia). Bi multzoetako azken saioak jokatuko dira, eta biak erabakigarriak finalerdietarako.

B multzoan, Anjel Arrospidek minutu eta 11 segundoko aldeaz irabazi zion Miel Mindegiari herenegun, Urduñan. Mindegiak lehen jardunaldian baino 16 segundo gehiago behar izan zituen bost probak amaitzeko (20.31). Arrospidek jokaturiko bost probetatik lau irabazi zituen. Azken probari 24 segundoko aldearekin ekin zion Leaburukoak, eta indartsuago jardun zuen. Guztira, 19 minutu eta 20 segundoko aldea lortu zuen.Arratsaldean, berriz, Joxemari Olasagastik ezin zuen hutsik egin txapelketatik at geratu ezean, eta azkenean mendean hartu zuen Luis Txapartegi, minutu eta 48 segundoko aldea aterata. Txapartegi sasoian dago, eta lehen probatik egin zion aurre Olasagastiri, parra egin baitzuten. Zutikakoan lortu zuen alde nagusia garaileak (32 segundo).Erlojupekoan, berriz, bost segundo azkarrago ebaki zuen Txapartegik, baina azken probara 51 segundoko aldearekin ekin zion Igeldokoak. Horretan ere nagusi izan zen. Azkenean, Olasagastik 19 minutu eta 44 segundo behar izan zituen, eta Txapartegik, 21 minutu eta 14 segundo.Idiazabalgo saioan, aldatu egin zuten proben ordena, eta zutikakoarekin hasi beharrean, kolpekakoarekin hasi ziren; aldaketa hori ez da egokia txapelketa hasi eta gero egitea.Hogeita hiru urtez azpikoan, Otaegik (12.17) mendean hartu zuen Amillano (14.34).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.