Irudia Baiona

Larralde eta Bilbao, berriz ere txapeldun

2017ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Peio Larraldek eta Bixintxo Bilbaok, 2015 egin bezala, binakako txapela irabazi dute aurten ere. Herenegun irabazi zuten finala, Baionan, Waltary Agustiren eta Peio Gixanduten aurka (40-38). Final estua izan zen, galtzen hasi arren (20-13) Waltaryk eta Gixandutek buelta eman baitzioten partidari (31-21). Hortik aurrera, Larraldek sakea aldatu zuen, eta 37-33 aurreratu ziren txapeldunak. Halere, 38nako berdinketa ere izan zen. Binakako bigarren txapela da Larralderentzat, eta hirugarrena jarraian Bilbaorentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.