Lara Arruabarrenak Seulgo torneoa irabazi du, bere ibilbideko bigarrena

TENISA. Lara Arruabarrena tolosarrak bere kirol ibilbideko bigarren ATP torneoa irabazi zuen atzo, Seulen —2012an irabazi zuen lehena, Bogotan—. Arruabarrenak Monica Nicolescu errumaniarra, torneoko bosgarren zerrendaburua hartu zuen mendean finalean: 6-0, 2-6 eta 6-0. 24 urteko tenislaria ATP zirkuituko 90. postuan zegoen atzo, baina gaur jakinaraziko duten zerrendan postu dezente egingo ditu gora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu