Lara Arruabarrenak lehen kanporaketan esan du agur Roland Garrosen
TENISA. Bide laburra egin du Lara Arruabarrenak Roland Garrosen. Tenislari tolosarrak 6-3 eta 6-4 galdu zuen atzo Timea Bacsinszky suitzarraren aurka lehen kanporaketan, eta, horren ondorioz, lehiaketatik kanpo geratu zen. Eguneko beste partidetan, ez zen ustekabekorik izan, eta faborito guztiek egin zuten aurrera: Rafa Nadalek, Novak Djokovicek, Petra Kvitovak eta Serena Williamsek, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu