Lapurdik eta Zarautzek lortu dute irabaztea

2023ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Lehia estua dago oraindik Lapurdiren eta San Pedroren artean KAE 1 ligako lehen postua eskuratzeko. Horren isla izan zen atzo Plentziako (Bizkaia) Bandera. Lapurtarrak gailendu ziren, baina oso alde txikiarekin. 20.11,17 egin zuten; San Pedrok, berriz, 20.11,96, 79 ehunen gehiago. Horrenbestez, Lapurdik 86 puntu ditu sailkapen nagusian, eta San Pedrok, berriz, bi gutxiago: 84. Arkotek 79 dauzka. KAE 2 ligan gaur jokatuko dute estropada. Astilleron (Espainia) arituko dira. Orio B dago lider, 33 punturekin.

ETE ligan, berriz, Eusko Label ligan bezala, Sestaon (Bizkaia) jokatu zen estropada. Etxeko taldeak ez zuen bandera eskuratzerik izan, Zarautz iritsi baitzen lehena, bizkaitarrak baino bi segundo azkarrago. Kaiku, baina, Zumaiaren aurretik gelditu zen —liga irabazteko beste hautagaia—, eta beste puntu baten aldea dago orain lehen bi sailkatuen artean. Deustu eta Zarautz urrutiago daude, hamasei eta hamazazpi puntura, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.