Athleticen konfiantza handia dute Aymeric Laporterengan (Agen, Frantzia, 1994). Bestela, zaila da ulertzen hilabete bateko epean jokalariari bi aldiz kontratua luzatu izana. Lehena, joan zen abenduaren 17an izan zen. Orduan 2015eko ekainaren 30ra arteko kontratua adostu zuten Laportek eta klubak. Egun horretan lehen taldeko jokalari izatera pasatu zen —4 zenbakia duen elastikoa ere eman zioten—, eta etete klausula 18 milioi eurotan geratu zen finkatuta. Atzo, berriz, hitzarmena beste urtebetez luzatzeko akordioa lortu zuten jokalariak eta Athleticek, 2016ko ekainaren 30ra arte hain zuzen. Ez hori bakarrik, Laporteren etete klausula ia hamar milioi euro handiagoa da atzotik, 27,5 milioi eurokoa, alegia. Argi dago talde zuri-gorriak ez duela zoritxarreko ezusterik nahi.
Ageneko erdiko atzelariak bi hilabete atzera egin zuen debuta, Europako Ligan, Hapoel Kiriat Xmonaren aurka. Ordutik beste zazpi partida jokatu ditu, bat ez beste guztiak hasieratik. Oso lan ona egin du, etaFernando Amorebietari postua kendu dio, Marcelo Bielsak hala erabakita.
Laportek beste urtebetez berritu du, 2016ra arte
Athleticeko 18 urteko erdiko atzelari frantziarrak 27,5 milioi euroko etete klausula izango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu