Josu Urrutiak kolpe sendoa eman du mahai gainean. Athleticeko lehendakariak Aymeric Laporte konbentzitu du 22 urteko erdiko atzelari frantziarrak Pep Guardiolaren Manchester Cityri ezetz esan diezaion eta talde zuri-gorrian jarrai dezan. Laporteri 2019. urteko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua, eta lan hitzarmen hori beste urtebetez luzatzea adostu du. Hori egitearekin batera, haren etete-klausula handitzea onartu du. 50 milioi eurokoa zen lehen, eta 65 milioi eurokoa izango da hurrengo bi urteetan. 2018-19 eta 2019-20 sasoietan, berriz, 70 milioi eurokoa izango da. Bai Laporte, bai Urrutia «oso pozik» azaldu dira.
Azken hiru urte eta erdian Athleticen eta Laporteren artean sinatutako seigarren hitzarmena da atzo adostutakoa. Etete-klausula, adibidez, hemezortzi milioitik 65era igo da.
Laportek atea itxi dio Cityri, Athleticekin 2020ra arte berrituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu