Lagun Aroko jokalari gehienek ez dakite taldean jarraituko duten edo ez

Donostiako klubeko agintariek Lasori eta haren laguntzaileei soilik berritu diete kontratua azken asteetan

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Bihar beteko da hilabete bat Lagun Aro Gipuzkoa Basketek denboraldia amaitu zuenetik. Ordutik bulegoko lanak kantxakoari hartu dio lekukoa. Donostiako taldeko agintariak buru-belarri ari dira datorren denboraldia planifikatzen, eta, itxura batean, asko ari dira gauzak pentsatzen, sasoia amaitu zenetik joan diren lau asteetan erabaki gutxi hartu baitituzte, edo, hartu badituzte, ez dituzte ezagutarazi. Hugo Lopezek eta Lolo Encinasek, Pablo Lasoren bi laguntzaileek, beste bi denboraldirako kontratua berritu dutela; horixe da klubak egin duen mugimendu bakarra.

Entrenatzaileen taldea, beraz, erabat zehaztuta dago. Baina, teknikari horiek euren aginduetara izango dituzten jokalari sortari dagokionez, gauza gutxi dira jakinak. Lau jokalarik dute kontratua: Javi Salgadok, Andy Pankok, Jimmy Baronek eta David Doblasek. Ezustekorik ezean, lehen hirurek taldean jarraituko dute. Doblasen etorkizuna, ordea, zalantzan dago. Bai Laso, bai zuzendaritza ez daude pozik pibot espainiarrak sasoiaren bigarren erdian eginiko lanarekin, eta ezin da baztertu Doblasek Lagun Aro uztea.

Aldaketa dezente

Kontratua amaitzen zaien jokalarien artean ere zalantza ugari daude. Rolands Freimanisek ezdu jarraituko, eta bide bera jarraituko dute ziurrenik Domen Lorbekek, Alfonso Sanchezek eta Mohamed Konek. Albert Mirallesek ere zaila du Donostian jarraitzea, soldata nahiko handia baitu. Hala, Ricardo Uriz eta Lander Lasa dira kontratua amaitzen zaien jokalarien artean Donostiatik ez mugitzeko aukera gehien dutenak. Urizek sasoi txukuna egin du, eta taldeko arduradunak gustura daude haren lanarekin. Jokalariak jarraitu egin nahi du. Klubak, baina, oraindik ez du bereasmoen berri eman. Antzeko zerbait gertatzen da Lasarekin, taldeko jokalari gipuzkoar bakarrarekin. Denboraldi honetan ez du ia jokatu, baina badu aukera taldean jarraitzeko. Hori bai, baliteke LEB mailako talderen batean aritzea Lagun Arok utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.