LABURREAN

2023ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Taldekide bat? Denak.

Entrenatzaile bat? Talant [Duixebaev].

Pabiloi bat? Artaleku eta Kielceko Hala Legionow.

Partida bat? 2016ko Txapeldunen Ligako finala.

Unerik onena? 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzea irabazi genuenekoa.

Eta txarrena? 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu ez ginenekoa.

Idolo bat? Ez naiz idolozalea.

Zer eman dizu eskubaloiak? Dena; eskubaloiak zehaztu du nolakoa naizen.

Eta kendu? Gutxi; askoz gehiago eman dit.

Zer da Bidasoa zuretzat? Dena. Nire ibilbidea ezin da ulertu hura gabe. Han hasi eta bukatu dut; beraz, nire bizitzaren zati handi bat izan da.

Eskubaloi jokalari izan ez bazina? Arraunlaria izango nintzateke.

Kirol profesionalak duen onena? Lehia.

Eta txarrena? Batzuetan sentitzen den bakardadea.

Ametsik baduzu? Bidasoa ahalik eta goren eramatea.

Eta damurik? Ez dut.

Zaletasunen bat? Etxekoekin eta lagunekin egotea.

Bizitzeko leku bat? Hondarribia [Gipuzkoa].

Eta oporretarako? Familiarekin bada, edozein.

Eta parrandarako? Irungo Kale Nagusia.

Jaki bat? Patata tortilla.

Edari bat? Garagardoa.

Kanta bat?Xalbadorren heriotzean, Erramun Martikorenarenak abestuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.