Titulurako kanporaketak jokatuko dituzte ACB ligako lehen zortzi talde onenek, ostegunean hasita.Laboral Kutxak seigarren postuan amaitu du liga, eta Bartzelona hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko ditu final-laurdenetako partidak.
Kanporaketako lehen partida ostegunean jokatuko dute Bartzelonan (21:00), eta bigarrena, larunbatean, Gasteizen (21:15). Berdinketarik balego, Bartzelonan jokatuko lukete hirugarren partida. Era berean, ostegunean jokatuko dira Unicaja-Kanaria Handia eta Valentzia-Cajasol partidak; eta, ostiralean, Real Madril eta CAI Zaragozaren artekoa.
Bartzelona-Laboral Kutxa kanporaketako irabazlea finalerdietarako sailkatuko da, eta Valentzia-Cajasol kanporaketako irabazlea izango du aurkari. Gauza bera gertatuko da beste kanporaketarekin: Unicaja-Kanaria Handiaren arteko irabazleak, Real Madril-CAI Zaragozako irabazlearen aurka jokatuko baitu finalerdietan.
Gasteiztarrek eta kataluniarrek lau aldiz jokatu dute denboraldi honetan elkarren aurka: bitan nagusitu da Laboral Kutxa, eta beste bietan Bartzelona.
Laboral Kutxak etzi jokatuko du titulurako kanporaketako lehen partida
Bartzelonaren aurka jokatuko du Baskoniak, eta irabazleak Valentzia edo Cajasol izango du zain finalerdietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu