Kukullagak ezin du hutsik egin gaur mailari eusteko lehian jarraitzeko

jon eskudero
2014ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan, kinka larrian da oraindik ere Kukullaga, eta gaur irabazi beste aukerarik ez du mailari eusteko lehian segitzeko. Bizkaitarrek Elx hartuko dute etxean, 20:00etan, eta zaleen babesa ezinbesteko baldintza izango dute garaipena poltsikoratzeko. Kukullaga azken postuan dago, 12 punturekin, baina 13na punturekin gertu ditu Kordoba eta Castelldefels. Hortaz, ondo bidean, irabazteak mailari eusteko aukerei eustea ekarriko luke. Hori bai, Alcobendasen kantxa gaiztoan jokatu beharko du azken jardunaldian.

Txanponaren beste aldean dago Zuazo. Joan den asteburuan irabazita, sailkapenaren erdialdean dira Juan Carlos Solarren jokalariak, eta ahalik eta ondoena sailkatzea dute orain helburu. Horretarako, Porriñoren kantxan ustekabea eman beharko dute gaur, 18:00etan hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.