Futbola

Kubok 2029ra arte berritu du Realarekin

Jokalari japoniarrak bi urte luzatu du Donostiako taldearekin duen akordioa.

Take Kubo kontratua berritu ostea. REAL SOCIEDAD
Take Kubo kontratua berritu ostea. REAL SOCIEDAD
pettan uralde
2024ko otsailaren 12a
11:52
Entzun

Realak eta Takefusa Kubo jokalariak akordioa lortu dute 2028-2029ko denboraldia amaitu bitarterako. Japoniarrak eta Jokin Aperribai presidenteak kontratu berria sinatu dute, «eskutik helduta hazten jarraitzeko» nahia adieraziz. Talde txuri-urdinean espero zen albistea, Imanol Alguacilen eskemako piezarik garrantzitsuenetako baten jarraipena ziurtatzen baitu.

Futbolariak 2027ko ekainaren 30ean amaitzen zuen kontratua, baina, haren errendimenduari eta klubarekin maila guztietan duen loturari esker, Donostiako taldeak bi urtez lotu du 24 urteko jokalaria. Japoniarra «oso pozik» agertu da kontratua berritu duelako, eta Donostian «zoriontsu» dela adierazi du. «Bikain ulertzen naiz taldekideekin, zaleekin eta zuzendaritzarekin». Hala ere, ez du asteko albiste onena izan nahi, eta Printzeen Parkean garaipena lortzea espero du. Horretarako «dena» emango duela azpimarratu du.

Kubo 2022ko udan iritsi zen Realera, eta ordutik 71 partida jokatu ditu taldearekin, hamabost gol sartu ditu, eta zortzi asistentzia eman ditu guztira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.