Kopako finalerako sarrerak, 4.314 zenbakitik 39.054ra artekoentzat
FUTBOLA. Dagoeneko dagozkien izen-abizenekin ageri dira Athleticek Espainiako Kopako finalerako dauzkan 34.741 sarrerak. Jose Angel Iribar buru zela, atzo egin zuten zozketa Ibaiganen, eta 4.314 zenbakitik 39.054ra artekoak izan ziren zortedunak, bi zenbaki horiek barne. Athleticek eta Bartzelonak maiatzaren 30ean jokatuko dute final handia, Bartzelonako Camp Nou futbol zelaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu