Kontratua amaituta, Aspek pilotari zerrendatik kendu du Iñigo Pascual

Iñigo Pascual, lurrean eserita, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
2015eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Iñigo Pascualek ez du jarraituko Aspe enpresan. Abartzuzako atzelariari 2014ko abenduaren 31n amaitu zitzaion kontratua, eta Aspek beste urtebetez jarraitzeko eskaintza egin bazion ere, ez onartzea erabaki du. Abendu amaieran ETBri egindako adierazpenetan «duintasuna» eskatu zion enpresari, eskaintza ezin zuela onartu iradokita. 38 urte dauzka, eta hamasei egin ditu profesionaletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.