Koldo Gil nafarrak (Liberty) Gaztela-Leongo Itzuliko lidergoa lortu du, eta bihar amaitzen den proba irabazteko aukera handiak ditu. Gilek 26 urte ditu, Burlatakoa da, eta lau daramatza txirrindularitza maila profesionalean. Garaipen bakarra lortu du urte horietan guztietan, baina aurten erregulartasun handia erakusten ari da. Parte hartu duen bost itzuli txikitan hamar aurrenekotan sailkatu da beti.
Morredero gainean bukatutako etapan (Leon, Espainia) Alejandro Valverde izan zen garailea, baina harengandik hiru segundora helmugaratu zen Koldo Gil nafarra, igoera bikaina egin ostean. Koldo Gilek txirrindulari ona izateko bidea darama, erregulartasun handia baitu, baina garaipenak falta zitzaizkion bere lana are gehiago nabarmentzeko. Gaztela-Leongo Itzuliko garaipenak konfiantza handia emango dio aurrerantzean.
Txirrindularitza
Koldo Gil nafarrak esku-eskura du Gaztela-Leongo itzulia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu