Kirsty Coventry da Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente berria

Kargu horretan arituko den lehen emakumezkoa da, baita lehen afrikarra ere. Lehen itzulian irabazi du, 49 botorekin. Orain arteko presidente Thomas Bachen babesa zuen.

 Kirsty Coventry Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente berria. GREG MARTIN / EFE
Kirsty Coventry Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente berria. GREG MARTIN / EFE
ainara arratibel gascon
2025eko martxoaren 20a
19:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Kirsty Coventry da Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente berria. Lehen emakumea da kargu horretan, eta Afrikako lehen ordezkaria ere bada presidentetzan. Coventry Zimbabwekoa da, 41 urte ditu, eta igerilaria izan zen. Bost Olinpiar Jokotan hartu zuen parte, eta denera zazpi domina irabazi zituen, horietako bi urrezkoak. Gaur egun Zimbabweko Kirol ministroa da.

2013tik da Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide. Kirolari ohi moduan sartu zen bertan. Orain arteko presidentea, Thomas Bach, haren aldekoa zen. Zazpi hautagai zeuden, eta Coventry botoen gehiengoa absolutua lortu du lehen itzulian: 49 boto. Hala, ez da beharrezkoa izan bigarren itzuli bat egitea. Bigarren izan da Juan Antonio Samaranch, 28 botorekin, eta hirugarren Sebastian Coe, zortzirekin. Samaranch zen faborito.

Batzordea osatzen duten kideetatik 47 emakumezkoak dira, ia %44. 1981 arte ez zen emakumerik egon Olinpiar Batzordean. Conventryk hainbat erronka izango ditu: batetik, Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren atleten artean parekotasuna sustatzea, eta AEBetako presidente Donald Trumpek hartuko dituen erabakiak gertutik zaintzea. Izan ere, hurrengo Olinpiar Jokoak AEBetan izango dira: Los Angelesen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.