Mallorca 1-1 Alaves

Kike Garciak beste puntu bat eskuratu du Alavesentzat

Arabarrek bana berdindu dute Mallorcan. Etxeko taldeak izan ditu gol aukera argienak.

Kike Garcia gola ospatzen, min hartuta. CATI CLADERA / EFE
Kike Garcia gola ospatzen, min hartuta. CATI CLADERA / EFE
2025eko martxoaren 2a
21:10
Entzun

Mallorcan lortu duen puntua ontzat jotzeko moduan da Alaves (1-1). Partida azkar jarri zaio maldan gora Coudeten taldeari, baina, 68. minutuan Kike Garciak egindako gol bati esker, puntu batekin etxeratu da.

Neurketako lehen abisua Alavesek eman du, baina lehen kolpea, Mallorcak: area ertzean aldaratze bat jaso du Takuma Asanok, eta japoniarrak gol ikusgarria sartu du. Sekulako indarrarekin jo du baloia, eta Siverak ezin izan du ezer egin.

Markagailuan aurretik zela, tartea handitzeko aukera argiak izan ditu Jagoba Arrasateren taldeak. Gaurkoan, ordea, ez da fin ibili haien izarra, Vedat Muriqi aurrelaria. Hiruzpalau abagune huts egin ditu. 

Betikoa agertu da

Barkatu ez duena, berriz, betikoa izan da: Kike Garcia. Alaveseko aurrelariak erdiraketa bat sareetara bidali du 68. minutuan, eta jokaldi horretan bertan min hartuta utzi behar izan du zelaia. Aurtengo denboraldian ligan sartu duen 11. gola da.

Bigarren zati ona egin du Alavesek, eta eutsi dio emaitzari. Sailkapen nagusian hemeretzigarren postuan dago, eta puntu batera du salbazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.