Kepa Peñagarikanok bi urterako kontratua sinatu du Asperekin

Aitor Mendizabalek hiru urtekoa sinatu du, eta uztailaren 17an egingo du debuta Eibarko enpresarekin

Kepa Peñagarikano, pilota zail bat bueltatzen saiatzen. JON URBE / A. PRESSS.
Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Kepa Peñagarikanok ez ditu utziko puntako enpresak. Asegarcetik irten eta Garferekin jokatuko zuela esan ondoren, bi urterako kontratua sinatu du Asperekin. Ez da Eibarko enpresak egin duen fitxaketa bakarra, Aitor Mendizabal 22 urteko aurrelaria gazteak uztailaren 17an egingo baitu profesional mailako debuta, Zarautzen. Mikel Idoatekere urte batez luzatu du kontratua, baldintza ekonomiko hobeekin.

Lan handiko eguna izan zuten atzo Asperen bulegoetan. Erabakirik harrigarriena Kepa Peñagarikanoren fitxaketa izan zen, hamar urtez Asegarcen jokatu ondoren bi urterako kontra- tua sinatu baitzuen Asperekin. Ekainaren 30ean bukatzekoa zen kontratua eta ez zuen onartu jasotako eskaintza. Asperekin hasteak «ilusioa berritu» diola adierazi zuen atzo. Ahal handiko pilotaria da, eta Aspe, garai bateko mailara itzultzeko bultzada on bat.

Uztailaren 17an jokatuko du Peñagarikanok lehen partida Asperekin, eta jaialdi berean Aitor Mendizabal egingo du profesional mailako debuta, Mendizabal III.ak. 22 urteko aurrelariak hiru urterako kontratua sinatu du. Mendizabal aspalditik zebilen Aspeko pilotariekin entrenatzen, eta oso trebea da lau t'erdikoan. Gaur, esaterako, Elgetako ETB Kantxako finala jokatuko du. Baliteke ez izatea Asperekin uda honetan debuta egingo duen pilotari bakarra, Joseba Ezkurdia ere begiz jota daukalako enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.