saskibaloia

Katsikaris, "panikorik gabe"

Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzaile berriak defentsa lanari ematen dio garrantzia, "hor hasten eta bukatzen baita guztia". Gaur aurkeztu du klubak. ACBko jaitsiera postuan da taldea.

2010eko urtarrilaren 18a
16:03
Entzun
Fotis Katsikaris Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzaile berriak (Korydallos, Grecia; 1962) adierazi du, taldea Espainiako ACB Ligako jaitsiera postuan den arren, "inolako panikorik gabe" ariko dela. Gaur aurkeztu du klubak. 2010-2011 denboraldi bukaera arteko akordioa sinatu dute.



Berak "talde sentitzeko", jokalariekin banan-banan hitz egingo du, "arlo psikologikoa oso garrantzitsua delako saskibaloian". Defentsa lanaz ariko zaie Katsikaris, aitortu duenez, "hor hasten eta bukatzen baita guztia. Defentsa bankua bezalakoa da: hor duzu dirua gordeta eta konfiantza ematen dizu. Erasoa, berriz, burtsa bezalakoa da: jokatu egiten duzu eta oso ederra da".

Txus Bidorretaren lekua hartu du Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzaile karguan. Bederatzi urte egin ostean, postua utzi zuen atzo zortzi Bidorretak, emaitza txarrak zirela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.