Gorka Arrinda Bilbo Basketeko akziodun nagusiarekin batera izan da gaur Katsikaris agurreko agerraldian. Harro agertu da entrenatzailea Bilbon egindako lanarekin, eta guztien artean talde lehiakor bat egin dutela azpimarratu du". 2009-2010eko denboraldian iritsi zen Bilbora, Txus Bidorreta ordezkatuz, eta hurrengo entrenatzaile izateko aukera egokia Rafa Puyo izan daitekeela iradoki du, horren izena esan gabe.
"Nire ametsa, izan daitezkeen lorpenez gain, talde tekniko eta fisikoan oinarri sendo bat uztea da, hori baita garrantzitsua, jokalariak joan eta etorri egiten direlako. Urte hauetan elkarrekin hazi gara", adierazi du Katsikarisek. Aitortu du Bilbora iritsi zenean titulu bat irabaztea zuela helburu, eta lortu ez duen arren, etxeko partidetan hamar mila jarraitzaile inguru izateak batzuetan titulu batek baino gehiago balio duela gaineratu du.
Arrindak esan du bateraezina dela Errusiako hautatzaile kargua Bilbo Basketen entrenatzaile karguarekin, eta bi aldeen artean hartu dutela erabakia. Abenduan onartu zuen Katsikarisek hautatzaile izatea. "Iruzur egitera behartuta gaude jarraituko badu, eta egoera aztertuta, hiru urte eta erdiko etapa eder hau amaitutzat emate erabaki dugu". Entrenatzaileak urte hauetan egindako "ahalegina" nabarmendu du Arrindak, eta klubaren irudi modernoa, atsegina, irabazlea eta exigentea nabermendu du".